Gizartea -
Alarma egoera amaitu da
Blanco: 'Kontrolatzaileen eginbeharra Aenarekin negoziatzea da'
Aire eremuaren kontrol militarra amaitu ondoren, "normaltasuna nagusi" izango dela "ziurtzat" jo du Sustapen ministerioaren arduradun nagusiak.
Erredakzioa
Kontrolatzaileen eginbeharra euren lan baldintzak Aenarekin eztabaidatzea dela azpimarratu du Jose Blanco Sustapen ministroak.
Aenarekin urtarrilaren 31 arte negoziatu eta lan egoera "konpontzeko" "akordioa sinatu" dutela gogorazi die Balncok kontrolatzaileei. "Euren eginbeharra da eta, horrez gain, eurek hartutako konpromisoa", gaineratu du ministroak.
Espainiako aireportuen funtzionamenduari dagokionez, militarrek aire-eremuaren kontrola Aenari itzultzean dena "normaltasunez" joango dela "ziurtzat" jo du Blancok. Abenduaren hasieran kontrolatzaileek eragindako krisiaren ondorioz ezarritako Alarma egoera igande gauerdian amaitu da.