Gizartea -

Salhaketa

30 urteko preso bat hil zen Gabon Zaharrean Langraitzeko kartzelan

16 pertsona hil dira Langraitzeko kartzelan 2005. urtetik, azkena Gabon Zaharrean, gaur Salhaketa elkarteak salatu duenez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

16 pertsona hil dira Langraitzeko kartzelan 2005. urtetik, azkena Gabon Zaharrean, gaur Salhaketa elkarteak salatu duenez.

Gau horretan 30 urteko Barakaldoko gazte bat hil zen. Gainontzeko presoei esker lortu ditu datuok Salhaketak,

Langraitzek dituen preso kopurua ikusita, hilkortasun-tasa Estatuko portzentai handiena dela azpimarratu du elkarteak.

Gaineratu dutenez, zuzendaritzak kartzela barruan gertatzen diren hilketak "ezkutatzeko agindua" eman duela uste du Sahlaketak. Egoera "oso larria" dela goraipatu dute elkarteko ordezkariek, eta asteazkenean Gasteizen egingo duten elkarretaratzean parte hartzeko deia egin dute.

Azken bost urteetan Langraitzen hil diren presoak gazteak zirela nabarmendu dute Gasteizen egindako agerraldian. Azkenak 30 urte zituen, bizkaitarra zen eta Txagorritxuko Ospitalean hil zen, abenduak 31an.

Aurretik, Salhaketak jakin ahal izan duenez, lau egun eman zituen kartzelan, ospitalera eramateko eskatuz. Cesar Manzano Salhaketako ordezkariaren hitzetan, protokoloa "bete izan balitz", presoa "bizirik egongo litzateke".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea