Gizartea -

Basque Culinary Center

Genetikaren eta etorkizuneko gastronomiaren arteko harremana aztertuko dute Donostian

Ikertzaileak, sukaldariak eta enpresaren munduko liderrak bilduko dira datorren ostegunean, Donostian, gastronomia, osasuna, nutrizioa, teknologia berriak eta berrikuntzaren azken joerak aztertzeko.

ETBren bideo batetik ateratako argazkia.
ETBren bideo batetik ateratako argazkia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Datorren ostegunean (irailak 13) Basque Culinary Centerren egitekoa den Project Gastronomia: gastronomia pertsonalizatu baterantz 2050 ekimenean hainbat diziplinatako ikertzaileak, sukaldariak eta adituak eta enpresaren munduko liderrak bilduko dira, gastronomia, osasuna, nutrizioa, teknologia berriak eta berrikuntzaren munduko azken joerak aztertzeko.

Zergatik erantzuten du pertsona bakoitzak modu jakin batean dieta edo elikagai jakin baten aurrean? Zer-nolako eragina dute norbanako baten ezaugarri metabolikoek -geneek eta/edo hesteetako bakterioek- jaten duenarekiko erantzunean? Edo zer bilakaera izango du gastronomiak eta nutrizioak datozen 30 urteetan? galderei erantzuna emango diete sinposioan.

Etorkizuneko gastronomiaren xedea da pertsonen osasuna eta ongizatea hobetzea, plazerari eta zaporeari uko egin gabe, betiere.

Adituek gai ugari jarriko dituzte mahai gainean: nutrigenetika, jatetxeen industrian genetikaren erabileraren esperientziak, gaixotasun metabolikoak eta elikadura, kultura gastronomikoa ohitura osasuntsuen iturri gisa edo gastronomia osasuntsu baterako berrikuntza eta joerak, besteak beste.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gastronomia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Basque Culinary Center albisteak