Gizartea -

TRAFIKOA

Auto ilarak sortu dira A-15 autobidean, Iruñera bidean, kamioi baten matxura tarteko

Errepidean lanak egiten ari diren inguruan izan du matxura, 'by-pass' bat egin duten gunean. Autoak igarotzeko bidea garbitu dute.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

A-15 autobidean, ilarak sortu dira gaur goizean, Iruñerako noranzkoan, kamioi batek matxura izan ondoren. Une batez, bidea itxi egin behar izan dute, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Lanak egiten ari diren inguruan gertatu da, by-pass bat dagoen tokian, eta horrek are gehiago zaildu du zirkulazioa.

Segurtasun Saileko iturriek azaldu dutenez, autoak igarotzeko modurik badago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gaurko albisteak Gipuzkoa Nafarroa Gizartea Arabako trafiko telefonoa Trafikoko web-kamerak Bilbon Eguneko albisteak Andoain bideoak Albisteak A-15 trafikoa