Gizartea -

Lapurreta

Mercabilbaok 'premiazko' laguntza emango die kaltetu guztiei

Zuzendaritzak ohar batean azaldu duenez, Ertzaintzak lapurretari buruzko ezer ez esateko eskatu dio, ikerketa ez oztopatzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mercabilbaoren zuzendaritzak esan du asteburuko lapurretaren biktima izan direnei "premiazko" laguntza emango dietela eta bertan gainerako enpresekin ere hitz egingo duela sortu diren arazoak konpontze aldera.

Lapurreta igande goizaldean izan zen. Gutxienez lau kaputxadun Mercabilbaon sartu ziren eta kutxa gotorrak ireki zituzten dirua lapurtzeko. Lapurrek kalte handiak egin zituzten.

Agiri batean, Mercabilbaok esan du Ertzaintzak hala eskatuta, ez dutela lapurretari buruzko ezer esango, ikerketa ez oztopatzeko.

Mercabilbaoren zuzendaritzak esan du kaltetu guztiei lagunduko diela "premiazko" kontuetan, hau da, konponketa garrantzitsuenetan, aseguru-etxeekin izapide guztiak betetzen dituzten bitartean.

Prentsa-agirian gogorarazi dutenez, lau hamarkadetan era horretako lau gertakari besterik ez dituzte izan. Azkenaren ostean, 2007an, segurtasun neurriak hobetu omen zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea