Gizartea -

15:00etatik 00:00etara

Abisu horia ezarri dute EAEn, baso-sute arriskuagatik

Ostegun arratsaldera arte egongo da indarrean abisu horia, landarediaren lehortasunagatik, tenperatura altuengatik, haizearen indarragatik eta hezetasun maila baxuagatik.

Sutea, Berangon. Artxiboko argazkia: Borja Holguera
Sutea, Berangon. Artxiboko argazkia: Borja Holguera
Sutea, Berangon. Artxiboko argazkia: Borja Holguera

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarriko du asteazken arratsaldetik ostegun iluntzera Euskal Autonomia Erkidegoan, baso-sute arriskua dagoelako.

Zehazki, gaurko 15:00etatik biharko 19:00etara egongo da indarrean abisua, landarediaren lehortasunagatik, tenperatura altuengatik, haizearen indarragatik eta hezetasun maila baxuagatik; izan ere, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak jakinarazi du tenperaturak nabarmen igoko direla gaur. Litekeena da Bilbon 30 gradura iristea, Donostian 29ra eta Gasteizen 26ra. Halaber, tenperatura minimoek gora egingo dute.

Ostegunerako eta ostiralerako ere, tenperatura altuak iragarri dituzte, baina igoera ez omen da horren nabarmena izango.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Alerta meteorologikoak Euskal Autonomia Erkidegoa Suteak Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak