Gizartea -

ZIENTZIA

NASAk astronautak bidaliko ditu Ilargira Martera abiatu aurretik

Astronautak planeta gorrira 2030eko hamarkadan heltzea espero du AEBko agentziak.

Marte. Agentziak
Marte.
Marte. Agentziak

AGENTZIA | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

NASA Ameriketako Estatu Batuetako Espazio Agentziak astronautak bidali nahi ditu Ilargira, Martera abiatu aurretik, Donald Trump AEBko presidenteak agindutakoari erantzunez.

AEBko Espazio Agentziak National Space Exploration Campaign proiektua bidali du AEBko Kongresura. Horren arabera, misioak egingo ditu datozen urteetan Lurraren orbitara, Ilargira eta Martera.

Agentziak azaldu duenez, 2023tik aurrera Ilargiaren inguruan orbitatzea eta 2020ko hamarkadan Ilargian lurreratzea nahi du, eta egitasmo bat garatzen ari da horretarako.

Horrez gain, 2030eko hamarkadan astronautak planeta gorrira heltzea espero du NASAk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Zientzia berriak Zientziaren hedapena AEB espazio agentzia Marte Planetei buruzko albisteak gaur