Gizartea -

Emakumeen kontrako indarkeria

Yamiled Giraldoren hilketa agindu izana ukatu du auzipetuetako batek

Bestalde, hilketaren ustezko egileak biktima hil izana onartu eta "diruaren truke egin" zuela erantsi du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yamiled Giraldo Quinteroren hilketa agindu izana ukatu du akusatuetako batek epaiketan. Giraldo 2009ko apirilean hil zuten, baina auzipetu horrek gertakariekin harremanik ez duela adierazi du. "Ez daukat zerikusirik", esan du Jose L. L. auzipetuak. Mendekua hartzeko hilketa prestatzea egotzi dio Fiskaltzak akusatuari. Hilketagatik bost lagun auzipetu dituzte.

Epaiketaren lehen saioan, Nafarroako Probintzia Auzitegian, 51 urteko Jose L. L. auzipetuak defentsaren galderei erantzun die soilik eta Yamiled Giraldo hiltzeko agindurik eman ez zuela azaldu du, ezta ordaindu ere. Gertakariekin "zerikusirik ez dut", adierazi du.

Bost akusatuentzako 150 urteko espetxe-zigorra eskatu du Ministerio fiskalak. Prostituzio eta sexu-abusuen epaiketa batean lekuko gisa deklaratu ostean, Yamiled Giraldo ustez hil zuten akusatuek. Epaiketa horretan, Giraldo gertakarien biktimatzat jo eta Jose L. L. zigortu zuten.

"Diruaren truke" egin zuen

Rodrigo S. S. ustezko hiltzaileak biktima hil zuela onartu eta "diruaren truke egin" zuela ziurtatu du. Hala ere, Yamiled Giraldoren semea hiltzen saiatu izana ukatu du. Izan ere, Giraldo hil zutenean, haren semea berarekin zegoen.

Fiskalak, defentsak eta gainerako abokatuek egindako galderei erantzun die Rodrigo S. S. auzipetuak. Giraldo hiltzea proposatu zion lehen pertsona Karlos I. M. izan zela aitortu du akusatuak, biak Iruñeko espetxean zeudenean, lapurreta batengatik zigorra betetzen ari zirenean.

14 urteko Giraldoren semeari tiro egin ote zion galdetu diote Rodrigo S. S.ri. Pistolarekin haurrari mehatxu egin zionik edo apuntatu zuenik ukatu du auzipetuak. "Hori egitea ez zitzaidan burutik pasa", erantsi du.

Gainerako hiru akusatuak

Bestalde, Nira A.M. auzipetuak (Rodrigo S.S. ibilgailuan ustez eraman zuen emakumea krimenaren egunean) biktimarekin hitzordu faltsu bat ezarri zuela onartu du. Karlos I.M.k krimena egitea proposatu ziola esan du. Beste bi auzipetuek hilketarekin zerikusirik izatea ukatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea