Gizartea -

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA

Neska adingabe batek sexu-abusuak salatu ditu Lasarte-Orian

Erasoa igande goizaldean gertatu zen, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du salaketaren nondik norakoak argitzeko.

Erasoa salatzeko Lasarten egidanko elkarretaratzea.
Erasoa salatzeko Lasarten egidanko elkarretaratzea.
Elkarretaratzea egin dute Lasarte-Orian azken sexu-erasoa salatzeko

2:24

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sexu-abusuak egin dizkiotela salatu du neska adingabe batek Lasarte-Orian, Segurtasun Sailak astelehen honetan jakitera eman duenez.

Larunbat gauean Lasarte-Oriako jarduera batean 16 urteko neska batek jasandako sexu-erasoa erabat arbuiatu eta gaitzetsi du astelehen honetan Udaleko Bozeramaileen Batzordeak. Ildo horretan, "emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizarte bat eraikitzearekin duen konpromisoa" adierazi du.

"Horrelako erasoek erakusten digute administrazio publikoek nahiz gizarteak oraindik lan asko egin behar dugula bortizkeria matxista eta generozko desberdintasunerako jarrerak errotik desagerrarazteko", esan dute.

Hori horrela, bere babesa eta elkartasuna adierazi dio "eraso tamalgarri hori" jasan duen emakumeari, bai eta haren senitartekoei eta hurbilekoenei ere. "Erasotzaileen aurrean biktimak izandako jarrera balioetsi nahi du, emakumeen autodefentsaren eta ahalduntzearen adibide bat baita", gaineratu du Udalak.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du salaketaren nondik norakoak argitzeko.

Bestalde, herritarrek eta erakundeek erasoa gaitzetsi dute Okendo plazan egindako elkarretaratze batean.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Delituak azken ordukoa Gizartea Lasarte-Oria argazkiak Matxismoa Umeak Eraso sexualak gaur