Gizartea -

ELKARRIZKETA

Bittor Oroz, pinuen gaitzaz: 'Udaberrira arte, onddoari aurre egiteko tartea dugu'

'Lecanosticta acicola' onddoa intsinis pinuetan eragiten ari den gaitzaren harira, lasaitasuna eskatu du Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak.

Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordea
Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordea
Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordea

RADIO EUSKADI | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lecanosticta acicola onddoak 40.000 hektarea pinudi harrapatu ditu dagoeneko Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE). Eritasuna onddo batek sortzen du, eta "banda marroia" izenarekin ezaguna da, pinuetan uzten duen koloreagatik. Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egin dioten elkarrizketan, lasaitasuna eskatu die Bittor Oroz Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak kaltetuei. Horren esanetan, udaberrira arte dago "kontraerasorako ekintzak" planifikatzeko, eta nazioarteko adituekin batera lanean ari dira. "Txilen eta Zeelanda Berrian gertatu da, eta kontrolatzea lortu dutela esan digute", azpimarratu du.

Sailburuordeak azaldu duenez, onddo beraren bi andui gurutzatu izanak eta baldintza klimatikoek eragin dute gaitza gehiago zabaltzea. "Ez die berehala eragiten pinuei; beraz, datorren urtean berriz agertuko da", gaineratu du.

Bestalde, erakunde guztiak konponbidea aurkitzeko lanean buru-belarri ari direla nabarmendu du, nahiz eta oraindik ez duten horren kontrako antidotorik topatu.

"Ez dago soluzio magikorik, baina ondorioak arindu ditzakegu", ziurtatu du.

Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Albisteak Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza berriak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Ingurumena albisteak