Gizartea -

Trafikoa

Goiz korapilotsua AP-8an, hainbat istripuk eta ibilgailu kopuru handiak eraginda

Bi ezbehar egon dira Zarautzen eta Ortuellak, eta ilara luzeak sortu dira. Irungo ordainlekuan bederatzi kilometrorainoko pilaketak izan dira.

Auto-ilara luzeak Biriatun, Frantziako noranzkoan

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AP-8ko erabiltzaileek goiz korapilotsua izan dute ostiral honetan. Ilara luzeak sortu dira hainbat lekutan: Zarautzen eta Ortuellan, istripuengatik; Irunen, Iparralderantz doazen ibilgailu kopuru handiarengatik, eta Eibarren, atzoko istripua dela-eta ezarritako by-pass-arengatik.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez, goiz guztiak ilara luzeak izan dira Irungo ordainlekuan, Iparralderako noranzkoan. Une batzuetan, bederatzi kilometroak izan dira, iturrion arabera.

 

 

Bestalde, bi autok talka egin dute 12:20 aldera Zarautzen, Irungo noranzkoan. Istripuaren eraginez, pilaketak sortu dira ordainlekuaren parean (zazpi kilometrorainokoak, une batzuetan)

 

 

Horrez gain, Ortuellan (Bizkaia) auto batek eta motor batek istripua izan dute, eta ezbeharraren ondorioz, ilarak sortu dira Kantabriarako noranzkoan.

Istripua 11:05ean jazo da, argitu gabeko arrazoiak tarteko, auto batek eta motor batek talka egin dutenean. Motorrean zihoazen bi pertsonak zauritu dira, eta bertan artatu dituzte.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gizartea Trafikoko telefonoak Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak A-8 Autobidea