Gizartea -

Cordovillako hilketa

Yamiled Giraldok ez zuela 'ihesbiderik' izan dio polizia batek

Tiroketa U formako kale batean jazo zela azaldu du Yamiled Giraldoren hilketa ikertu zuen foru polizia batek. Emakumearen gorpuak sei bala zauri zituen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cordovillan (Nafarroa) izandako Yamiled Giraldoren hilketa ikertu zuen foru polizia batek emakumeak "ihesbiderik ez" zuela izan deklaratu du epaileen aurrean, epaiketaren hirugarren egunean.

"U formako oinezkoen kale baten tirokatu zuten emakumea", azaldu du poliziak, "eta ez zuen ihes egiteko inolako aukerarik izan". Kalea obretan zegoen, kamararik eta ia auzokiderik gabe.

Honen ondorioz, aldez aurretik antolatutako hilketa izan zela dio Poliziak. Agentearen aburuz, "baliteke Yamiled Giraldok bere hiltzailea ikusi eta gertatuko zitzaiona susmatu izana".

Bederatzi bala-zorro jaso zituen Polizia Zientifikoak. Emakumearen gorpuak sei bala zauri zituen, haietariko bi buruan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea