Gizartea -

Transexualitatea

Ondarroak Ekairi omenaldia egin dio, oroitarri bat jarrita

“Oraindik asko dago egiteko, ikaragarri, batez ere profesionalek”, ziurtatu du Elaxar Lersundi Ekairen aitak.

Ekairi egindako omenaldia Ondarroan (Bizkaia). Irudia: EiTB
Ekairi egindako omenaldia Ondarroan (Bizkaia). Irudia: EiTB
Ekai omendu dute Ondarroan, 17 urte beteko zituen egun berean

2:45

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ekai Lersundi 16 urteko gazteari omenaldia egin dio gaur Ondarroak (Bizkaia). Oroitarria jarri dute haren izenarekin. Gazteak iragan otsailean bere buruaz beste egin zuen, Gurutzetako Ospitaleko 'genero unitatean' hormona tratamendua jasotzeko zain zegoenean.

Omenaldia 'Bankuaren eserlekuetan' egin dute. Bertan monolito bat jarri dute. Senitartekoek, lagunek eta LGTBi+ kolektiboen elkarteetako ordezkariek, besteak beste, Chrysallis Euskal Herrikoek, parte hartu dute ekitaldian.

Omenaldia hasi baino lehen, “oraindik asko dago egiteko, ikaragarri, batez ere profesionalek”, adierazi du Elaxar Lersundi Ekairen aitak. “Ekairi tratamendua epe egokietan eman izan baliote, oraindik gure artean izango genuke”, ziurtatu du.

Bestalde, Beatriz Sever Chrysalliseko kideak onartu duenez, “inplikazio handiagoa da orain”; izan ere, “askotan gertatzen da, zorigaitzeko baten ondoren, Ekairen suizidioa izan zen bezala, gauza asko mugitzen dira, zoritxarrez transexualitate egoeran dauden adingabeek bizi duten errealitatea mahai gainean jarri zuelako”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Ondarroa Homofobia Albisteak LGTBI Lea-Artibai gaur Haurtzaroa albisteak