Gizartea -

Eztabaidaren ondoren

Aldundiak eta Metroak Galdakaoko autobus zerbitzua adostu dute

Bilera egin dute gaur goizean Aldundiko eta Metroko arduradunek, Galdakaori autobus zerbitzua emateko helburuarekin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Galdakao eta metroaren arteko zerbitzua doako Bizkaibus baten bidez eskainiko dute Metro Bilbaok eta Bizkaiko Foru Aldundiak. Martxoaren 1ean jarriko dute martxan, 2012ko abenduaren 31 bitartean, Ernesto Gasco Metroko presidenteak iragarri duenez.

Bilera egin dute gaur goizean Aldundiko eta Metroko arduradunek, Galdakaori autobus zerbitzua emateko helburuarekin.Gascoren hitzetan, akordioa berandu heldu da eta gauzak "beste modu batera" egin behar zituzten Aldunditik. Hala ere, epaitegietara ez du joko Metro Bilbaok.

"Bizkaibuseko zerbitzu berria den einean" autobus berri hori "legala" dela berretsi du Ernesto Gascok. Galdakaoko auzotarrentzat autobus zerbitzua lortu egin dutela nabarmendu du metroko presidenteak. "Hori izan da gure helburu nagusia".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea