Gizartea -

'LA MANADA' AUZIA

'La Manada'ren biktimaren datuen filtrazioa 'akats sistemiko batek' eragin zuen

Horrela ebatzi du Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Batzorde Iraunkorrak.

'La Manada' auziko epaiaren kontrako protesta bat. Artxiboko argazkia: EFE
'La Manada' auziko epaiaren kontrako protesta bat
'La Manada' auziko epaiaren kontrako protesta bat. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren arabera, 'La Manada' auziko biktimaren datu pertsonalen filtrazioa "akats sistemiko bat" sortu zuen "zirkunstantzia multzo batek" eragin zuen.

Ohar bidez jakinarazi duenez, kabinete teknikoak 'La Manada'ren biktimaren datu pertsonalen argitalpenari buruz egindako txostena onartu du.

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak ondorioztatu duenez, "zirkunstantzia multzo batek" eragin zuen "izaera sistemikoko" akatsa. Gaineratu duenez, "epaiaren edukiaren komunikazioan parte hartu zuten esfera eta eremu guztiei eragiten die".

Akatsa eragin zuten zirkunstantzien artean leudeke, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren arabera, epaia ezagutzera emateko zegoen "presa" eta edukia "azkar" gizarteratzeko zegoen "beharra", kasuak zuen interes publikoa tarteko.

Horrela, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak neurriak hartzea eskatu die instantzia judizialei, ebazpen judizialak komunikatzeko eta zabaltzeko ardura dutenek datuen babeserako legedia bete dezaten eta segurtasun teknikoko testuinguru batean lan egin dezaten.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko albisteak Tratu txarrak Espainian Gaurko albisteak Nafarroan Gizartea bideoak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Mundu matxista Feminismoa gaur ‘La Manada’ auzia gaur