Gizartea -

Urriak 29-Azaroak 4

Garraio publikoaren zerbitzu bereziak, MTV Music Week Bizkaian

Metro Bilbao, Renfe Aldiriak, Euskotren, Bizkaibus eta Euskotranek zerbitzuak indartuko dituzte irailaren 29tik, astelehena, urriaren 4ra, igandea, arte.

Metro Bilbaok zerbitzua indartuko du MTV Music Weekeko ekidaldiengatik / ETBren bideo bateko irudia.
Metro Bilbaok zerbitzua indartuko du MTV Music Weekeko ekidaldiengatik / ETBren bideo bateko irudia.
Metro Bilbaok zerbitzua indartuko du MTV Music Weekeko ekidaldiengatik / ETBren bideo bateko irudia.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko garraio publikoak zerbitzuak indartuko ditu, EMA MTV galaren inguruko kontzertu eta ekitaldiengatik, urriaren 29tik azaroaren 4ra arte.

Kontzertuak 23:00ak inguruan bukatzea aurreikusten dute. Metroaren, trenaren eta autobusen ordutegiak, beraz, luzatu egin dituzte aste barruan eta igandean. Larunbatean, San Mameseko kontzertuaren egunean, partida egunetan egin ohi duten moduan indartuko dute zerbitzua.

Astelehena, urriak 29, kontzertua Barakaldon

Metro Bilbao: zerbitzu berezia 00:00ak arte

Renfe Aldiriak: C1 linean, irteera 23:45ean Santurtzirantz eta 00:00ean Bilborantz ; C2 linean, irteera 23:35ean Bilborantz eta 00:09ean Muskizerantz.

Asteartea, urriak 30, kontzertua Durango

Euskotren: zerbitzu berezia Bilborantz 23:51ean eta Eibarrerantz 23:50ean

Metro Bilbao: zerbitzu berezia 3. Linearekin koordinatzeko

Bizkaibuslinea A3923 linea (Durango – Elorrio) indartuta, bi autobusekin 23:45eko irteeran, Madalena plazan

Asteazkena, urriak 31, kontzertua Getxon

Metro Bilbao: ohiko zerbitzua osteguneko 02:00ak arte

Osteguna, azaroak 1, kontzertuak Bilbon

Metro Bilbao: ohiko zerbitzua 23:00ak arte

Larunbata, azaroak 3, kontzertua San Mamesen

Metro Bilbao: zerbitzu berezia kontzertua bukatuta, eta ohiko zerbitzua gau osoan

Renfe Aldiriak: C1 linean, irteerak 23:22ean Santurtzirant; C2 linean, 23:40ean Muskizerantz, eta C3 linean, 23:50ean Urduñarantz

Euskotran: 10 minutuko zerbitzua 15:30 eta 21:15 artean, zenbait momentutan indartuta (La Casilla eta Euskalduna artean, 20 minutuz geldituta egongo da kontzertua bukatzean)

Igandea, urriak 4, MTV EMA gala BECen

Metro Bilbao: zerbitzu berezua 00:00ak arte

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Bilbo Getxo Bizkaia Barakaldo Metro Bilbao Musika Gizartea Bizkaibus Kultura Durango Bizkaibusen ordutegiak Euskotren