Gizartea -
Lankidetza programak
Kultura aniztasuna bultzatzeko eskatu die Artolazabalek kooperante gazteei
Azken hiru hilabeotan, Asian, Afrikan eta Amerikan egin diren lankidetza programen ebaluazioa egin dute Barriako aterpetxean (Araba), eta bertan hartu du parte sailburuak.
Agentzia | Erredakzioa
Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Polizikako sailburuak kultura aniztasunaren baloreak bultzatzeko eskatu die kooperante gazteei eta gobernuz kanpoko erakundeei.
Azken hiru hilabeotan, Asian, Afrikan eta Amerikan egin diren lankidetza programen ebaluazioa egin dute Barriako aterpetxean (Araba), eta Artolazabalek, Marco Muro Enplegu eta Gazteria sailburuordearekin eta Ander Añibarro Gazteria zuzendariarekin batera, bertan hartu du parte.
Bertaratu diren ehun kooperante gazteei egindako lana eskertu die. "Bizitzeko eta mundua ulertzeko hainbat modu daudela dioten ikuspegiak" haiengan biltzen direla nabarmendu du.
"Ezagutu duzuen aniztasunak kultura aberastasun izugarria du. Munduan gauzak nola dauden ikusi duzue, hainbat gizartek zer egiten duten, nola bizi diren eta jendeak zer behar duen", esan du.
Hiru hilabetez, kooperante gazte taldeek garapen jarduerak egin dituzte lankidetzan, gobernuz kanpoko 20 erakundetan, AEBn, Asian eta Afrikan.