Gizartea -
Ezbeharra
Hilda aurkitu dute Azkoitian desagertutako emakumea
SOS Deiakek jakinarazi duenez, bilaketa-lanak egiten ari ziren tokian, hots emakumearen etxetik gertu, aurkitu dute haren hilotza.
EITB.EUS
Larrialdietarako zerbitzuek jakinarazi dute hilda aurkitu dutela arratsaldeko lehen orduan Azkoitian desagertutako emakumea, Urola ibaian, herri gipuzkoarraren parean.
13:40ak inguruan topatu dute atzotik desagertuta zegoen emakumearen hilotza. Azkoitian bizi zen emakumea, baina azpeitiarra zen izatez.
Ondoren, gorpua Donostiako Medikuntza Legaleko Institutura eraman dute, autopsia egin diezaioten.
Segurtasun Saileko iturrien esanetan, familiak atzo gauean jarri zuen salaketa. Harrezkero, 70 urteko emakumearen bila aritu dira.
SOS Deiakek zehaztu duenez, Azkoitiko haren etxearen inguruan aurkitu dute emakumearen gorpua.
Tamalez, Azkoitian desagertutako pertsona, eremu horretan egindako bilaketan, HILDA agertu dela jakinarazi behar dugu.
Bestalde, Ertzaintzak beste bi pertsonaren bilaketan dihardu, horietako bat Eibarko 84 urteko bizilaguna da. Emakumea aurreko ostegunean desagertu zen, zaborra ateratzera joan ondoren.
Gainera, Zumaiako gazte batek ere desagertuta jarraitzen du, Arrasateko San Juan de Dios ospitale psikiatrikotik desagertu zenetik..