Gizartea -

etxebizitza publikoen parkea

Kaleratzeak Stop elkarteak etxebizitza publikoen eskaintza handitzea eskatuko du

Halaber, hutsik dauden etxeetan “mugimendua” egotea eskatu die Euskadiko udalei, azken hilabeteotan herritarren eskaerek gora egin baitute.

Kaleratzeak Stop elkarteak etxebizitza duinak izatea eskatuko du Euskadiko udaletan. Argazkia: EFE
Kaleratzeak Stop elkarteak etxebizitza duinak izatea eskatuko du Euskadiko udaletan. Argazkia: EFE
Kaleratzeak Stop elkarteak etxebizitza duinak izatea eskatuko du Euskadiko udaletan. Argazkia: EFE

Agentziak | Errredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kaleratzeak Stop elkarteak Euskadiko udaletan aurkeztekoa duen mozioa erregistratu du asteazken goiz honetan Donostiako Udalean. Horren bitartez, etxebizitza publikoen eskaintza handitu eta hutsik dauden etxeetan “mugimendua” egotea eskatu nahi die agintariei. Izan ere, alokairurako etxebizitzen burbuilak eta kaleratutako familiak babesteko neurrien porrotak larrialdi egoera eragin duela salatu du plataforma horrek.

Hala jakinarazi dute elkarte horretako kideek Donostiako udaletxearen aurrean egin duten elkarretaratzean. Donostiako etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileak ere bertan izan dira. Urriaren 22tik greba mugagabean daude, lan-baldintzak hobetzea eta soldata igotzea eskatzeko.

Marce Garcia Kaleratzeak Stop elkarteko bozeramaileak gogora ekarri duenez, iaz 1.196 kaleratze burutu ziren Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), hau da, 2016. urtean baino ia % 25 gehiago. Kaleratze gehienak (% 75) alokairua ez ordaintzearen ondorioz gauzatu ziren.

Era berean, gaur egun EAEn dagoen etxebizitza publikoen parkea “urria” dela salatu du elkarteak. Izan ere, “funtzio soziala” betetzen duten etxebizitzak alokatzeko eskaerek gora egin dute azken hilabeteotan. Eusko Jaurlaritzaren kasuan, 62.000 eskari erregistratu dira, eta, Donostiako Udalean, berriz, 10.000.

Gauzak horrela, Nazio Batuen Erakundeak (NBE) iaz emandako irizpena ez dela bete salatu du Kaleratzeak Stop plataformak. Horren bitarteaz, “etxebizitza batetik kaleratutako pertsona bati beste batean sartzeko aukera ematea” eskatzen zaie udalei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE albisteak Kaleratzeak Gizartea bideoak Ekonomia berriak Albisteak Gaur Albisteak Etxebizitza gaur