Gizartea -
Bizkaia
74 urteko gizon bat hil da Bermeon, Gaztelugatxeko eskailerak igotzen ari zela
Biktima Tomas Rodriguez Bolaños Valladolideko alkate ohia da.
Agentziak | Erredakzioa
74 urteko gizon bat hil da ostiral arratsalde honetan Bermeon, Gaztelugatxeko (Bermeo) eskailerak igotzen ari zela konortea galdu ostean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Biktima Valladolideko alkate ohia da. Tomas Rodriguez Bolaños 16 urtez egon zen kargu horretan, 1979tik 1995era.
SOS Deiak zerbitzuak 15:00etan jaso du deia, laguntza eskatuz. Baselizara iristeko eskailerak igotzen zituen bitartean galdu du konortea adineko gizonak. Ondorioz, Ertzaintzaren helikoptero bat eta larrialdi zerbitzuko erreskate talde bat lekura hurbildu dira.
Ertzainak gizonezkoa suspertzen ahalegindu dira, medikuak iritsi diren unera arte, baina ezin izan dute ezer egin eta, tamalez, bertan hil da. Antza denez, bihotzekoak jo dio eta konortea galdu du.