Gizartea -
Tabakoaren kontrako legea
Marbellako jatetxea itxiko dute tabakoaren legeari muzin egiteagatik
Arratsaldean joango dira Andaluziako agintariak Guadalmina erretegia ixtera, "Osasun Sailak emandako agindu guztiei entzungor egin ostean".
Erredakzioa
Andaluziako Osasun Sailak Guadalmina Marbellako erretegia itxiko du "behin behinean" gaur arratsaldean jabeak bezeroei erretzen uzten dielako eta "Osasun Sailak emandako agindu guztiei entzungor egin" dielako.
Horixe iragarri du Maria Jesus Montero Osasun sailburuak prentsaurreko batean. Arratsaldean joango omen dira jatetxearen jabeari itxieraren berri ematera.
Erretegiaren jabeak aginduari jaramon egiten ez badio, "Estatuko Segurtasun Indarren laguntzarekin" itxiko dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea