Gizartea -

Lantaronen

Gazte bat atxilotuta, legez kontrako lasterketak egiten ari ziren industrialde batean

23 urteko gizona matrikula estalita zuen motozikleta bat gidatzen ari zen. Gainera, Ertzaintzak ihes egiten saiatu diren beste ibilgailuak identifikatu ditu.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

23 urteko gidari bat atxilotu dute Lantaronen (Araba), bideko segurtasunaren aurkako delitu bat eta Ertzaintzaren agenteei erasotzea leporatuta, ustez legez kontrako lasterketak eta maniobrak egiten ari ziren industrialde batean. Gainera, beste gidari batzuk identifikatu dituzte zabarkeriaz gidatzeagatik, Segurtasun sailak esan duenez.

Larunbatean, 1:00ean, ustez legez kontrako lasterketak eta maniobrak egiten ari ziren poligono batera joan dira hiritarrak babesteko ataleko agenteak. Heltzean, aparkaleku batean "zibarena" egiten ari ziren ibilgailu bat topatu zuten, beste ibilgailuak ihes egiten saiatzen ziren bitartean.

Matrikula estalita zuen Suzuki GS 500 motozikleta bat ere ikusi dute agenteek. Gaztea, agenteek gelditzeko eskatzean, joan egin da, eta beste polizi batzuek ibilgailuarekin bida ixtea lortu dute. Galgatzen saiatu da gidaria, baina azkenean Ertzaintzaren autoaren alde baten kontra jo du. Oinez ihes egiten saiatu da, eta agenteei ukabilka eta ostikoka eraso die.

Agintarien eta bideko segurtasunaren aurkako delituengatik atxilotu dute. Goizaldean libre geratu da, eta epaileak deitzeko zain dago.

Gainera, Lantaronera bertaratutako patruilek beste gidari eta ibilgailu identifikatu dituzte, eta zabarkeriaz gidatzeagatik salatu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Araba Delituak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Añanako Kuadrilla gaur