Gizartea -

Eusko Ikaskuntzaren Biltzarra

Ongizate Estatua, enpresa eta jasangarritasuna hizpide, Bilbon

"Garapen sozio-ekonomikoa: Euskal Gizartea eta Enpresa" da, hain zuzen, Eusko Ikaskuntzaren Biltzarraren laugarren saioko gai nagusia.

Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea. ETBren bideo batetik ateratako argazkia
Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea. ETBren bideo batetik ateratako argazkia
Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea. ETBren bideo batetik ateratako argazkia

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Ikaskuntzaren XVIII. Biltzarraren laugarren saioa ari dira egiten Bilboko Iberdrola dorrean. "Geroa Elkar-Ekin" leloari eutsita, urriaren 5ean hasi zen aipatu batzarra. "Garapen sozio-ekonomikoa: Euskal Gizartea eta Enpresa" da, hain zuzen, laugarren saio honetako gai nagusia.

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, Teresa Laespada Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun diputatuak eta Iñaki Dorronsoro Eusko Ikaskuntzako lehendakariak ireki dute saioa.

Goizean, azken bi urteotako eredu sozioekonomiko eta enpresa ereduei buruz Eusko Ikaskuntzak abiatutako gogoeta lanaren emaitza aurkeztu dute, lan horretatik ikerketak eta etorkizuneko erronkak sortu baitira. Ongizate Estatuarekin lotutako hitzaldiak eman dituzte Miguel Laparrak (Eskubide Sozialetako Lehendakariordetza. Nafarroako Gobernua) eta Joseba Zalakainek (SIIS Dokumentazio eta Ikasketa Zentroa).

Geroago, Imanol Esnaolak (Gaindegia) lurralde eta iraunkortasun estrategiak landu ditu, eta Tomas Arrietak (Lan Harremanen Kontseilua) enpresa eta lan harreman ereduak. Hiru gai horiek izango dituzte mintzagai arratsaldean ere.

Ongizate eredu propio baten bila, zenbait adituk hartuko dute parte solasaldian: Xabier Aierdik (EHU), Sara Buesak (Gasteizko Udala) eta Nerea Kortajarenak (Legebiltzarra), Fernando Fantova (Gizarte Aholkularia) gidari dutela.

Bestalde, lurralde estrategiak eta jasangarritasuna izango dituzte mintzagai Mari Jose Arangurenek (Orkestra Institutua), Maite Iturrek (Cederna-Garalur) eta Aritz Otxandianok (Fagor Taldea). Horiek guztiek Ana Oregi (Legebiltzarra) izango dute gidari. Geroago, Sabin Azuak (B+I Strategy), Helena Francok (EHU) eta Javier Ramosek (Lanbide) gai berri bati helduko diote: enpresa ereduak eta lan harremanak.

Eusko Ikaskuntzaren XVIII. Biltzarraren hurrengo saioa azaroaren 16an egingo dute Donostian, gobernantza demokratikoari buruzko jardunaldi batekin.

Ondorio nagusiak Oñatiko amaiera saioan ezagutaraziko dituzte, azaroaren 23an.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Gizartea Albisteak Gaur Albisteak Eusko Ikaskuntza gaur