Gizartea -

7. edizioa

2.500 pertsonak hartu dute parte Bizilagunak kultura arteko bazkarietan, Euskadin

Araban 71 bazkari egin dituzte, 1.311 partaiderekin; Bizkaian 32, 331 mahai-lagunekin eta Gipuzkoan 127, 900 pertsonarekin.

Argazkia: @BerriatukoUdala
Bizilagunak. Argazkia: @BerriatukoUdala
Bizilagunak ekimena antolatu dute Euskal Herriko hainbat familiek

1:29

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

58 nazionalitatetako 2.542 pertsonak hartu dute parte igande honetan, kultura arteko bazkarietan. Mahai berean Euskadiko familia autoktonoak eta migratzaileak biltzen dira, hobeto elkar ezagutzeko, loturak sustatzeko eta edozein aurreiritzi xenofobo errotik kentzeko.

Ekimen honen helburua beste kultura batzuetako bizilagunekin hitz egiteko aukera izan ez duten edo ausartu ez diren pertsonak gerturatzea da, arrazismorik eta xenofobiarik gabeko bizikidetza bultzatzeko asmoz.

Bizilagunak kultura arteko bazkarien zazpigarren edizioa Arabako hamabi bat herritan, Gipuzkoako 127 udalerritan eta Bizkaiko lautan egin dute, antolatzaileek ohar batean jakitera eman dutenez.

Araban 71 bazkari egin dituzte, 1.311 partaiderekin; Bizkaian 32, 331 mahai-lagunekin eta Gipuzkoan 127, 900 pertsonarekin. Guztira, 219 bazkari izan dira, Euskadin bizi diren 2.542 lagunekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gastronomia azken ordukoa Migrazioa Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Errefuxiatuak albisteak gaur Gobernuz kanpoko erakundeen albisteak