Gizartea -

ISTRIPUA

Auto ilarak sortu dira A-15 errepidean, Zizur parean lau ibilgailuk talka egin ostean

Zirkulazioa normaltasunera itzuli da 09:50erako. Ez da inor zauritu.

Lau ibilgailuren arteko istripua izan da Zizurren eta ilarak sortu dira. Argazkia: @policiaforal_na
Lau ibilgailuren arteko istripua izan da Zizurren eta ilarak sortu dira
Lau ibilgailuren arteko istripua izan da Zizurren eta ilarak sortu dira. Argazkia: @policiaforal_na

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau ibilgailuk elkar jo dute A-15 errepidean, Zizur parean, Donostiarako noranzkoan, eta auto ilara luzeak sortu dira goizeko lehen orduan, Nafarroako Foruzaingoak Twitter bidez jakinarazi duenez.

Istripua goizeko zortziak baino minutu batzuk lehenago gertatu da. Ez da inor zauritu.

Ezbeharraren ondorioz, errepidea itxi behar izan dute bidea garbitzeko. Halaber, istripuak zirkulazio arazoak eragin ditu A-12 ingurabidean.

Ibilgailuak erretiratutakoan, zirkulazioa normaltasunera itzuli da 09:50erako.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak errepideetan Trafikoa Gaurko albisteak Nafarroan Gizartea albisteak Gipuzkoako trafiko telefonoa Trafiko webkamerak Albisteak Gaur Albisteak Leitzarango autobia Zizur azken ordukoa