Gizartea -

Eraso matxista

EHUk irakasle bat postutik kenduko du hilabetez bi ikasle jo izanagatik

Irakasleak bi ikasle emakume jo zituen Martxoaren 8an, Medikuntza Fakultatean, ikasleak greba feministara batzeko deia zabaltzen ari zirela. Unibertsitateak arau hauste larria egin zuela ebatzi du.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martxoaren 8ko mobilizazioetan bi emakumezko ikasle jotzeagatik salatutako gizon irakaslea zigortzea erabaki du EHUk eta hilabetez postutik kenduko duela iragarri du. Azken hilabeteetan egindako instrukzioa bukatzean hartu du errektoretzak erabakia. Berria egunkariak asteazken honetan jakitera eman duenez, errektoretzak arau hauste larritzat jo du ikasleen aurkako erasoa eta unibertsitateak jar diezaiokeen zigor zorrotzena ezarri diote irakasleari.

Erasoa Leioako campusean gertatu zen erasoa, Medikuntza Fakultatean, hain zuzen. Ikasleak greba feministara batzeko deia zabaltzen ari zirenean irakasle batek bortxaz erantzun zien.

Ikasleek salatu zutenez, hasieran iraindu egin zituen, eta gero makila batekin jo zituen. Ikasleek EHUko errektoretzara jo zuten eta txostena ireki zion irakasleari. Gertatutakoa argitzeko ikerketa abiatu zuen Unibertsitateak eta uztailean lekukoen testigantzak bildu ostean, azken egunotan osatu du ebazpena.

__________________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak EHU berriak Gizartea Albisteak Gaur Albisteak Martxoak 8 Irakasleak