Gizartea -

Barnard b

Superlur hotz eta ilun bat aurkitu dute Eguzki-sistemaren aldamenean

Aurkikuntza historiako nazioarteko behaketa kanpaina handienetako bati esker posible izan da. Mundu osoko teleskopioek ia 800 neurri hartu dituzte.

Barnard b, superlur hotz eta ilun bat, Eguzki-sistemaren aldamenean. Irudia: EiTB
Barnard b, superlur hotz eta ilun bat, Eguzki-sistemaren aldamenean. Irudia: EiTB
Barnard b, superlur hotz eta ilun bat, Eguzki-sistemaren aldamenean. Irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2016an, Proxima b-ren aurkikuntzak Nature aldizkariaren azala hartu zuen. Lurraren antzeko planeta bat da, eta Eguzkitik hurbilen dagoen izarraren inguruan orbitatzen du. Bi urte geroago, Nature-k beste aurkikuntza baten berri eman du: superlur bat. Gutxienez Lurra baino 3,2 aldiz handiagoa da, eta Barnard izarraren inguruan orbitatzen du.

Ignasi Ribas Kataluniako Espazio Ikerketa Institutuko zientzialariak zuzendu du lana, baina Astrobiologia Zentro (CAB), Andaluziako eta Kanarietako Astrofisika institutu, Calar Alto Behatokia, Madrilgo Complutense unibertsitate eta CSICko ikertzaileek parte hartu dute.

Aurkikuntza historiako nazioarteko behaketa kanpaina handienetako bati esker posible izan da. Mundu osoko teleskopioek ia 800 neurri hartu dituzte. “20 urte baino gehiago behar izan dituzte informazio kopuru ikaragarria biltzeko”, Ribasek azaldu duenez.

Baina, nolakoa da sistema? Aurkitutako planeta Barnard izarraren menpe dago; 7.000 eta 10.000 milioi urte arteko nano gorri bat, “Eguzkia baino askoz zaharragoa” eta oso azkarra.

Oso mundu hotza eta iluna da, eta zero azpitik 170 gradu egon daitezke

Barnard b izena jarri diote bere izarraren omenez. Planetak 233 bat egun behar ditu izarrari orbitatzeko. Nahiz eta izarretik nahiko hurbil izan (Lurra Eguzkitik baino % 40 gertuago), oso mundu hotza eta iluna da, eta zero azpitik 170 gradu egon daitezke.

“Izotz mundu bat da bere izarraren oso energia gutxi jasotzen duelako: Lurrak Eguzkitik lortzen duenaren % 2a soilik”, eta 'izotz lerrotik' hurbil dago. Ura bezalako osagai aldakorrak izotz solidoan kondentsatu daitezke eremu horretan.

Horregatik, Barnard b-k azalean ur likidoa “nekez” izan dezake, baina lurpean gordetzea ezin da baztertu, Ribasek zehaztu duenez.

Gainera, Proxima b-rekin alderatuta (Eguzki-sistematik at bizia hartzeko aukera handienak dituen planeta), superlur honek bizi motaren bat izateko oso aukera gutxi ditu, baina “biziak, batzuetan, bizirauteko modu trebeak aurkitzen ditu”, ohartarazi du Kataluniako fisikariak.

Txile, Txina, Frantzia, Alemania, Israel, Polonia, Suitza, Ameriketako Estatu Batuak eta Erresuma Batuko zientzialariek parte hartu dute ikerketan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Zientziaren hedapena