Gizartea -

SUTEA

Suak nekazaritzako 15 pabiloi kiskali ditu Samaniegon

Goizaldean piztu da sua, oraindik argitzeko dauden arrazoiak tarteko, baina ez da inor zauritu.

Suhiltzaileak lanean, sutea izan den lekuan. EiTBren bideo batetik ateratako argazkia
Suhiltzaileak lanean, sutea izan den lekuan
Samaniegoko sutea itzaltzea lortu dute suhiltzaileek

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Araban, sute batek 15 nekazaritza pabiloi kiskali ditu Samaniegon, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

03:40 aldera piztu da sua, El Portillo kalean, oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko. Antza denez, pabiloi batean hasi dira garrak, eta ingurukoetara zabaldu dira gero. Dena den, ez da inor zauritu.

Arabako eta Errioxako suhiltzaileak bertaratu dira sua itzaltzera, eta orduak behar izan dituzte sua mendean hartzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Suteak argazkiak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Albisteak Suhiltzaileak azken ordukoa