Gizartea -
Gertakaria
Gizon bat atxilotu dute, gazte bati labanaz erasotzeagatik Ermuko taberna batean
5:00ak inguruan izan da gertaera. 25 urteko biktimari bi aldiz eraso diote, labanaz, gorputzeko goiko zatian, eta ospitalera eraman dute gero.
eitb.eus
33 urteko gizon bat atxilotu dute ustez 25 urteko gazte bat sastakatzeagatik, Ermuko taberna batean izandako liskar batean.
Segurtasun sailak eitb.eus-i esan dionez, gertakizunak 5:00etan izan dira, ostiralean, Bizkaiko udalerriko erdiguneko taberna batean.
Biktimari bi aldiz eraso diote, labanaz, gorputzeko goiko zatian. Ertzaintzaren iturrien arabera, birika bat zaurituta izan lezake. Gero, zauritutako gaztea ospitalera eraman dute.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du, eta ustezko hiltzailea atxilotu du 8:00etan.
Polizia-etxean dago atxilotua, eta hurrengo orduetan epailearen esku utziko dute.