Gizartea -
AZAROAK 25
Renfek aldiriko zerbitzua indartuko du 'Santurtzitik Bilbora' lasterketa dela eta
Abandotik bi tren berezi irtengo dira Santurtzira 09:38an eta 09:55ean. Itzultzeko, ostera, beste zerbitzu berezi bat egongo da, 11:30ean.
EITB.EUS
"Santurtzitik Bilbora" lasterketa dela eta, Renfek zerbitzu bereziak eskainiko ditu igandean aldiriko zerbitzuan. Zehazki, 2.000 eserleku gehiago eskainiko ditu, lasterkarien eta ikusleen joan-etorria errazteko.
Ohikoez gain, Renfek hiru tren gehiago programatu ditu. Abandotik bi tren irtengo dira 09:38an eta 09:55ean, Santurtzira 11:00ak baino lehen iristeko. Izan ere, orduan hasiko da lasterketa. Horrenbestez, Abandotik Peñotara joateko trenak 09:18an, 09:35ean, 09:48an, 09:55ean eta 10:18an irtengo dira.
Kontrako noranzkoan (Santurtzi-Bilbo Abando), beste zerbitzu berezi bat egongo da 11:30ean, lasterketan parte hartu dutenen senide eta lagunen itzulera errazteko helburuarekin. Zerbitzu berezi horiez gain, Renfek bere ohiko aldiriko zerbitzua mantenduko du linea horretan.
Lasterketaren irteera puntua Santurtziko kiroldegian egongo da, Peñotako geltokiaren ondoan.
Bestalde, Abando, San Mames eta Barakaldoko geltokietan tren txartelak banatuko dira doan parte-hartzaileen artean. Txartel horiek eskuratu ahal izateko, izena eman zuteneko ordainketaren egiaztagiria edota dortsala erakutsi beharko dute.