Gizartea -

Galdeketa

Zizur Nagusiko herritarren % 62k jaietan bigantxak mantentzearen alde egin du

Gaiari buruzko bigarren galdeketa egin dute Nafarroako udalerrian, % 23ko parte-hartzearekin, martxoan horiek kentzearen alde bozkatu ostean, alde txikiarekin.

Bigantxak festetan / Artxiboko irudia: EITB.
Bigantxak festetan / Artxiboko irudia: EITB.
Bigantxak festetan / Artxiboko irudia: EITB.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Baietzak irabazi du Zizur Nagusiak jaietan bigantxak askatzearen inguruko galdeketan, botoen % 62rekin. Guztira, 1.774 pertsonak festetan ekitaldi hori ospatzearen alde eman dute botoa Nafarroako udalerrian, ilara luzeen artean.

16 urtetik gorako 12.000 pertsona baino gehiago deituta zeuden Zizur Nagusiko Udalak antolatutako galdeketan. Hurrengo galderari erantzun diote: “Zizur Nagusiko festetan bigantxak askatzea nahi duzu?”.

2.581 herritarrek hartu dute parte, hau da, hautesleen % 23k. Ezetzak 1.037 lagunen babesa izan du, hots, % 36rena.

Jon Gondan alkateak esan duenez, herritarren sinadura bilketa batek bultzatu zuen ekimena, eta emaitzen ostean, hurrengo festetan bigantxak askatuko direla baieztatu du.

Gai beraren inguruan egiten duten bigarren galdeketa da. Martxokoan, kontrakoek irabaiz zuten, alde txikiarekin. 1.135 hauteslek (% 51) bozkatu zuten kentzearen alde, eta 1.084k (% 49) mantentzearen alde.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Jaiak