Gizartea -
Eguraldia
Abisu horia haizeagatik EAEn, gauerditik aurrera
Osteguneko 15:00ak arte egongo da indarrean abisu horia, haize ufada handiak iragarri baitituzte; orduko 100 kilometrokoak, mendi inguruetan.
EiTB.EUS
Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia ezarriko du haizeagatik, 00:00etatik aurrera, Euskal Autonomia Erkidego osoan.
Osteguneko 15:00ak arte egongo da indarrean abisua, haize ufada handiak iragarri baitituzte; orduko 100 kilometrokoak, mendebaldeko mendi inguruetan.
Bizkaiko eta Gipuzkoako gainerako tokietan, berriz, orduko 60 eta 80 kilometro artekoak izango dira haize boladak, eta Araban, orduko 40-60 kilometrokoak.
Hurrengo egunetarako iragarpena
Osteguna
Osteguneko lehenengo orduan, goi hodeiak nagusituko dira, baina orduek aurrera egin ahala, zeruak estaliz joango dira. Hala, arratsaldearen bigarren partean, euri arina egin lezake.
Ostirala
Ostiralean, zeruak oso lainotuta egongo dira isurialde atlantikoan, batik bat, ekialdean. Gainera, euria egingo du, iragarpenen arabera.
Tenperaturek behera egingo dute.
Larunbata
Larunbatean ere, hodeiak nagusituko dira, eta euria egin lezake arratsaldean, bereziki kostaldean. Haizeak zakar joko du larunbatean ere.
Tenperaturek ez dute aldaketarik izango.