Gizartea -

Bideo-jokoak

Fun & Serious bideo-jokoen jaialdiak 25.000 bisitari hartuko ditu

Bideo-jokoen jaialdi handia abenduaren 7tik 9ra bitartean egingo dute Barakaldoko BEC erakustazokan. Polonia izango da aurtengo herrialde gonbidatua.

Fun and Serious bideo-joko jaialdiaren irudia. Argazkia: Fun and Serious
Fun and Serious bideo-joko jaialdiaren irudia.
Fun and Serious bideo-joko jaialdiaren irudia. Argazkia: Fun and Serious

AGENCIAS | REDACCIÓN

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fun and Serious bideo-jokoen jaialdia abenduaren 7tik 9ra bitartean egingo dute Barakaldoko BEC erakustazokan. 25.000 bisitari hartuko dituzte. Polonia izango da edizio honetako herrialde gonbidatua.

Alfonso Gomez jaialdiaren zuzendariak jakinarazi duenez, Fumito Ueda 'Shadow of the Colossus' bideo-jokoaren sortzaile japoniarra, Jade Raymond produktore kanadarra eta Brenda Romero rol bideojokoen sortzaile estatubatuarra sarituko dituzte.

Halaber, Gomezek iragarri du edizio honetan lehendabiziko aldiz 'FS Play' golardoak banatuko dituzte urteko bideo-joko independenterik onenak saritzeko asmoz, Euskal Herriko bideo-joko independenterik onena nabarmenduko dute.

Abenduaren 7an, 'Games Industry Forum' deitutako topaketa egingo dute. Diseinatzaileak, garapenerako teknikariak, banatzaileak eta inbertitzaileak bilduko dira mahai-inguru ezberdinetan. Guztira, 1.000 enpresa izango dira bertan, horietako asko nazioartekoak.

Bestalde, bideo-joko txapelketak antolatuko dituzte eta jokalarientzako gune berezi bat egongo da.

Manga eta Japoniako kulturari eskainitako esparru berezi bat ere ezarriko dute.

Horrez gain, ongintzazko torneo bat ere egingo dute eta bildutako dirua Bartzelonako Sant Joan de Deu erietxe onkologikora bideratuko dute. Elkartasun txapelketa horretan mundu osoko 40 jokalari ezagunek hartu dute parte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Bilbao Exhibition Centre Gizartea Albisteak Bideo-jokoak Aisia