Gizartea -

Gabonetako kanpaina

Gurutze Gorriak Hego Euskal Herriko 5.500 haurrentzako 13.000 jostailu nahi ditu

"Haien eskubideak jokoan" kanpainaren barnean, asmoa da biltzea belikoak eta sexistak ez diren jostailu berriak, xede izanik bermatzea adingabeen jolasteko eskubidea.

Artxiboko irudian, ume batzuk, Gabonetako opariekin. Argazkia: EiTBren bideo batetik hartuta.
Artxiboko irudian, ume batzuk, Gabonetako opariekin. Argazkia: EiTBren bideo batetik hartuta.
Artxiboko irudian, ume batzuk, Gabonetako opariekin. Argazkia: EiTBren bideo batetik hartuta.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gurutze Gorriak abian du Hego Euskal Herrian "Haien eskubideak jokoan" Gabonetako kanpaina; horren asmoa da biltzea belikoak eta sexistak ez diren 13.000 bat jostailu berri, EAE eta Nafarroako 5.500 hau eta neraberentzat. Ekimenaren xedea da bermatzea adingabeen jolasteko eskubidea, baita urte osoan egoera ahulenean daudenena ere.

Horrela, Gurutze Gorria, hain zuzen ere gaztediaz arduratzen den erakundearen saila, saiatzen ari da biltzen 800 bat umerentzako 1.500 bat jostailu Nafarroan, 1.500 haurrentzako 4.000 jostailu Gipuzkoan, 2.400 umerentzako 6.000 bat jostailu Bizkaian, eta 850 umerentzako 1.700 jostailu Araban.

Nafarroan, familiek aurreordainketa-txartela bana eskatu ahal dute, egokiak iruditzen zaizkion jostailuak bereganatzeko; txartelak behar dituzten familiek (beharrezko baldintzak betetzekotan) abenduaren 12ra arte dute epea horiek eskatzeko, alegia, datorren asteazkenerako. Ekimena Gurutze Gorriak ondorengo herri eta hirietan dituen Toki Biltzarretan ari da gauzatzen: Iruñea, Tutera, Zangoza, Azagra, Buñuel, Burlata, Cascante, Cintruenigo, Corella, Lizarra, Lodosa, Melida eta Zarrakaztelu.

Gipuzkoan, deia egin dute Gurutze Gorriaren webgunearen bidez parte hartzeko, “egoera behartsuenean dauden umeek ere aukera izateko jolasteko eskubideaz gozatzeko”. Kanpainan, Gurutze Gorriaren 400 Toki Biltzarrek baino gehiagok lagunduko dute, eta guztira 3.000 bat boluntario arituko dira, sentsibilizatzeko eta jostailuak behar dituzten familiei horiek emateko. Bilketa-puntuak, ordutegiak eta gainerako informazioa 943 22 22 22 telefonoan kontsultatu ahal dira, bai eta Donostian Gurutzen Gorriak duen bulegoan, Ategorrieta kaleko 10.ean.

Bizkaian, Bilboko Udalak, Lointek Gernikak, RETAbet Bilbao Basketek eta Athleticek babesten dute kanpaina, bai eta zenbait dendak. Hemen dago zehaztuta non eman ahal diren jostailuak, eta, gainera, informazio zabala dago; izan ere, hainbat egun berezi daude, Bizkaian, kanpaina honen barruan.

Araban, aldiz, 40 boluntariotik gora izango dira lanean, eta jostailuak Gurutze Gorriaren edozein biltzarretan eman ahal izango dira. Gainera, Gurutze Gorriaren webgunean ere eman daiteke laguntza, bai eta 900 10 49 71 telefonoan ere, eta JUGUETE hitza idatzita SMS bat bidaliz 38088 zenbakira (3 euro). Dohaintza guztiak, osorik, gizarte zailtasunean dauden familietako umeentzako jostailuak erosteko erabiliko dituzte, Arabako webgunean erakundeak zehazten duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Donostia Iruñea gaur Azken ordukoa Bizkaia Gipuzkoako albisteak Nafarroa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gurutze Gorria albisteak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Gaurko azken ordukoa