Gizartea -

Hilak 10

Abisu horia astelehenean, 4 metrorainoko olatuengatik

Arriskua dago nabigaziorako, lehen bi milietan, bai eta olatuaren talkagatik.

Artxiboko irudian, Zarautz. Argazkia: Lorentxo Portularrume.
Artxiboko irudian, Zarautz. Argazkia: Lorentxo Portularrume.
Artxiboko irudian, Zarautz. Argazkia: Lorentxo Portularrume.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Segurtasun Sailak abisu horia izango du indarrean astelehenean, hilaren 10ean, euskal kostaldean; izan ere, 4 metrorainoko olatuak egon litezke.

Lehen bi milietako nabigaziorako abisua igandeko 15:00etan hasi da, eta asteleheneko 15:00etan indargabetuko dute.

Igande gauean, 4,5 metrokoak ere izan litezke olatu horiek. Astelehen goizean, olatuaren altuerak behera egingo du, eta 4 metrokoa izango da; arratsaldean, 3,5 metroetara jaitsiko da.

Gainera, igandetik astelehenera arteko gauean, asteleheneko 5:00etatik 7:00etara arteko tartean, Segurtasun Sailak abisu horia jarriko du indarrean, olatuek kostaldean izango duten talkagatik; izan ere, itsasgora 6:00etan izango da.

Iragarpena

Astelehenean, goizean, lainoak izango dira, eta zerua hodeitsu egongo da, bereziki Kantaurialdean, egunaren lehen orduetan. Eguerditik aurrera, aldiz, gero eta hodei gutxiago egongo dira zeruan, goi-hodei batzuk bakarrik. Goizaldean, prezipitazio arinak egon litezke, ekialdean eta itsasaldetik gertu, eta haizea ekialdetik ibiliko da, ahul.

Minimoetan, beherakada txikia izango da, eta maximoetan, aldiz, ez da aldaketarik izango. Izotza egin lezake Araban, puntu batzuetan, arin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Albisteak Gipuzkoa Alerta meteorologikoak Eguraldia Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea