Gizartea -

Epaiaren ostean

Biktimaren abokatuak ere 'La Manada'ko bost kideak espetxeratzeko eskatuko du

Fiskaltzak 'La Manada'ko kideak kartzelan sartzeko agindua eman zion ostiralean Nafarroako Lurralde Auzitegiari.

'La Manada'ren aurkako elkarretaratzea. Argazkia: EFE
Emakume batek 'La Manada'ko kartel bat erakusten
'La Manada'ren aurkako elkarretaratzea. Argazkia: EFE

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miguel Angel Moran 'La Manada'ko biktimaren abokatuak bost gazte sevillarrak kartzelan sartzeko eskatuko duela iragarri du, nagusikeriaz egindako sexu abusu jarraitu delituagatik jarritako bederatzi urteko zigorra bete dezaten.

Moranek Europa Press albiste agentziari azaldu dionez, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiak 'La Manada'ko bost kideak "espetxeratzeko arrazoiak berretsi ditu"; egun, fidantzapeko behin-behineko askatasunean daude bostak, baina espetxean egon beharko lirateke, biktimaren abokatuaren ustez.

Fiskaltzak 'La Manada'ko bost kideak kartzelan sartzeko eskaria egin zion ostiralean Nafarroako Lurralde Auzitegiari, baina biktimaren abokatua fiskalaren idatziaren zain dago espetxeratzeko eskaria egiteko.

"Egoera berdina da, baina orain Auzitegi Nagusiaren epaiaren berrespena dugu", esan du Moranek. Ildo horretan, Nafarroako Epaitegian, bi epaile zigorraren alde zeuden eta hirugarrena kontra zegoen; Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian, berriz, zazpi epaile daude: sei zigorraren alde eta bat kontra.

"Kondenatuek Justiziari ihes ez egitea eta zigorra irudimenezkoa ez izatea" lortu nahi dutela erantsi du abokatuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Indarkeria matxista Nafarroa Auzitegi Gorena Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa ‘La Manada’ auzia