Gizartea -

Trafikoa

Kamioi baten eta auto baten arteko istripuak auto pilaketak sortu ditu N-1ean

445. kilometroan izan da ezbeharra, Adunan, Gasteizko noranzkoan. Irungo noranzkoan, bi erreiak itxi dituzte.

Istripua N-1ean, Adunan / Argazkia: Trafiko Zuzendaritza.
Istripua N-1ean, Adunan.
Istripua N-1ean, Adunan / Argazkia: Trafiko Zuzendaritza.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kamioi batek eta auto batek N-1 autobideko 445. kilometroan izandako istripu batek 6 kilometroko auto pilaketak sortu ditu. Ezbeharra Adunan (Gipuzkoa) gertatu da.

Kamioia errepidean gurutzatuta geratu da, trafikoa oztopatzen, Gasteizko noranzkoan. Gainera, Irungo noranzkoan, bi erreiak itxi behar izan dituzte.

Ibilgailuak bazterbidetik bideratu dituzte.

Istripuak A-15 errepidean ere auto pilaketak eragin ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak N-1