Gizartea -

Iragarpena

Eguraldi zakarra asteburuan

Ostiral euritsu baten ostean, larunbatean tenperaturak igo egingo dira, eta igandean euria itzuliko da. Abisu horia kostaldean 21:00ak arte luzatuko da.

Itsasaldea Donostian, ostiral goizean / Argazkia: Luis Dadebat.
Itsasaldea Donostian, ostiral goizean.
Itsasaldea Donostian, ostiral goizean / Argazkia: Luis Dadebat.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arratsaldeak aurrera egin ahala, giroak hobera egingo du pixkanaka. Mendebaldetik hasi eta ekialdera, atertzera egingo du.

Tenperatura maximoak 10 gradu ingurukoak izango dira barnealdean, eta 12-13 gradukoak kostaldean.

Arriskua kostaldean

Abisu horia, itsasaldeko arriskuagatik, ostiraleko 21:00ak arte mantenduko da.

Arratsaldean haizea aldakor geratuko da, 2-3ko indarrarekin, eta itsaskirria eragingo du. Azken orduetna, hegoaldetik finkatu eta 3-4ko indarrarekin ibiliko da.

Larunbatean, tenperaturak gora

Larunbata hodei ugariko eguna izango da, baina hego-haizea ibiliko denez, tenperaturek gora egingo dute. Zerua oso hodeitsu agertuko da eta baliteke euri pixka bat egitea, batez ere ipar partean. Toki gehienetan, ordea, eguneko ordu gehienetan ateri eutsiko dio.

Gauean euritara joko du, mendebaldetik hasita, era oraingoan ugariagoa izango da.

Haizeak hegoaldetik joko du. Gauean indartu egingo da.

Beraz, termometroek gora egingo dute, batez ere kostaldean. Maximoak 16-17 gradu ingurukoak izan daitezke kostaldean, eta barnealdean 11-13 artean ibiliko dira.

Igandean, euritsuago

Igandean prezipitazio gehiago espero dira. Goizean, fronte hotz batek lurraldea zeharkatuko du, hodei ugarirekin batera. Horrek euria utziko du, batez ere ipar partean.

Gauean atertzera egingo du.

Iparraldeko haizea ibiliko da.

Tenperatura maximoak 2-3 gradu jautsiko dira, aurreko egunekoekin alderatuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Iparraldea Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gizartea