Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon bati 7 urteko espetxe-zigorra ezarri diote, Lezon emakume bat bortxatzeagatik

Gainera, zigortuak bost urte gehiago zaintzapeko askatasunean emango ditu, eta zigorra bete ondoren gizona ezin izango da zortzi urtez biktimarengana hurbildu.

Lezo (Gipuzkoa). Artxiboko irudia: EiTB
Lezo (Gipuzkoa). Artxiboko irudia: EiTB
Lezo (Gipuzkoa). Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Lurralde-auzitegiak gizon bati zazpi urteko kartzela-zigorra ezarri dio, Gaintxurizketako (Lezo) aparkaleku batean emakume bat bortxatzeagatik. Epaiketa urriaren 29an egin zuten, Donostian.

Epaiak zazpi urteko espetxe-zigorra ezarri dio. Gainera, zigortuak bost urte gehiago zaintzapeko askatasunean emango ditu, eta zigorra bete ondoren gizona ezin izango da zortzi urtez biktimarengana hurbildu, iturri juridikoek jakitera eman dutenez.

Era berean, zigortuak 12.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio biktimari. i16 bulegoko Victor Niego abokatuak ordezkatu du biktima epaiketan.

Gertakariak 2016ko irailaren 4an jazo ziren. Emakumeak eta jatorri magrebtarreko akusatuak Errenteriako taberna batean topo egin eta garagardo batzuk hartu zituzten.

Biktimak epaiketan azaldu zuenez, Irunera eramateko bere burua eskaini zuen akusatuak, eta biak autoan Gaintxurizketako gainean dagoen hotelera joan ziren.

Aparkalekuan, emakumea autotik jaisten saiatu zen, baina gizonak besotik heldu eta eragotzi zion. Ondoren biktimaren gainean jarri zen, kopilotuaren eserlekuan immobilizatu zuen, muxuak ematen hasi zen, eta soinekoa igo eta bortxatu zuen. Bien bitartean, biktimak negarrez “mesedez” ez egiteko eskatzen zion “etengabe”.

Emakumeak zehaztu zuenez, “okerrena gertatzeko beldur zenez, lasaitasuna mantentzen” saiatu eta lehenbailehen bukatzeko “geldirik” geratu zen; bitartean, erasotzaileak “indarra” egiten zuen hankak baztertu nahirik.

Aldez aurretik, sexu delituengatik beste bi salaketa izan zituen zigortuak 2001ean eta 2014an.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Gipuzkoa Delituak Epaiketak Gizartea Eguneko albisteak Irun Errenteria Albisteak Lezo Matxismoa Feminismoa