Gizartea -

Erasoa

San Tomas egunean Donostian eraso sexista bat izan zela salatu dute

Groseko Asanblada Feministari adingabe bati eraso egin ziotela jakinarazi zioten, telefonoz. Kontzentrazio bat deitu dute asteazkenerako, abenduak 26, Biteri plazan.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Groseko Asanblada Feministak ohar batean salatu duenez, San Tomas egunean adingabe bati eraso sexista egin zioten Groseko jaigunean.

Talde feministak ospakizun eguenetan martxan jartzen duen arreta telefonoan dei bat jaso zuten ostiralean, erasoaren berri emateko, eta egoera horietarako prestatu daukaten protokoloa aktibatu zuten, orduan: postuei 15 minutuan ez zerbitzatzeko eskatu zieten, erromeria eten zuten eta agertokira igo ziren erasoa salatzeko.

Ertzaintzari ere deitu zioten, baina, oharrean salatu dutenez, Poliziak “ez zegoela nahikoa frogarik eta ez zela ezer gertatu” esan zien.

Horren aurrean, “erasotzailea auzotik botatzea erabaki genuen” eta adierazi dute kalean zebiltzan batzuek horretan lagundu zietela eta beste batzuek beren hitza zalantzan jarri zutela eta zenbait pertsona “oldartu” egin zitzaiela.

Hori dela eta, kontzentrazio bat deitu dute asteazkenerako, abenduak 26, Biteri plazan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia argazkiak San Tomas eguna Bilbao Albisteak Gaur Albisteak Matxismoa gaur Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna Gizartea Tratu txarrak