Gizartea -
Basaurin
4.000 lagun inguruk hartu zuten Arizko metroa estreineko egunean
Basauriko metro geltoki berriak 3.794 bidaiari izan zituen lehenengo egunean, trenak 16:00etatik 23:00ak arte bakarrik ibili baziren ere.
Erredakzioa
4.000 lagun inguruk erabili zuten atzo, astelehena, Arizko metro geltoki berria, Basaurin, trenak 16:00etatik 23:00ak arte bakarrik ibili baziren ere.
Ernesto Gasco Metro Bilbaoko presidenteak nabarmendu duenez, bidaiari kopuru hau "oso garrantzitsua da". Izan ere, sare osoko geltokirik jendetsuena den Abandoko metro geltokiak ere antzeko bidaiari kopurua ohi du. Gainera, Basauriko geltoki berriaren inaugurazioak Etxebarriko geltokiaren bidaiarien mugimendua murriztea ahalbidetu du.
Basauriko metro geltoki berria egiteko obren kalteak jasan dituzten zonaldeetan atondura lanei ekingo dietela azaldu du Gascok, Bizkaiko Garraio Patzuergoko presidentearekin batera eskainitako prentsaurrekoan. Horretarako lau milioi euroko inbertsioa aurreikusi dute.