Gizartea -
Kontsumoa
'Light' janaria eta kontsumo baxuko bonbilak kontrolatuko dituzte
Gobernuak eta autonomia-erkidegoek, besteak beste, light produktuen kontrola eta ikuskapena, laser depilazioa egiten duten zentruen eta kontsumo baxuko bonbilak kontrolatzeko kanpainak hasiko dituzte.
Erredakzioa
Gai hau Kontsumo Arloko Batzarrean erabaki dute gaur. Bertan Leire Pajin Osasun, Berdintasun eta Gizarte-politika ministroa egon da eta urte honetako merkatuko ikuskapen eta kontrol kanpainak onartu egin ditu.
Osasun Ministerioak adierazi duenez, Estatuaren Kontsumo Institutuak eta autonomia-erkidegoek aho batez proposatu eta aukeratu dituzte aipatu kanpainak.
Adibidez, kontsumo baxuko bonbilen ikuskapenean, gastatzen duten energia, dimentsioak, potentzia, intentsitatea edota hezetasuna eta beroarekiko erresistentzia kontrolatuko dute. Light janariaren ikuskapenean aldiz, gozagarri edota koipea-gradua aztertuko dute.
Light produktuak, edariak, laser depilazioa eta bonbilaz gain, osasuntsuak diren elikagaien konposizioan analisiak egingo dira. Horrez gain, aire-konpainiak eskaintzen duten informazioen edota enpresetan eskaintzen diren kontsumo-kredituen kontrola egingo dute.