Gizartea -
Guardia Zibilaren operazioa
Hiru lagun atxilotu dituzte Bizkaian kalamuaren aurkako operazio batean
Guardia Zibilak Burgoseko etxe baten barruan zegoen laborategi "profesional" bat desegin du, eta 1.000 kalamu landare inguru konfiskatu ditu.
Agentziak | Erredakzioa
Guardia Zibilak hiru lagun atxilotu ditu, droga trafikoa egotzita, Bizkaian kalamuaren aurka egindako operazio batean.
Operazio horretan, kalamuaren laborategi "profesional" bat desegin dute. Laborategia ezkutuan gordetzen zuten eta kalamua modu sistematiko eta metodikoan lantzen zuten, Merindadeetako (Burgos) etxe baten barriuan. Guztira, tamaina ezberdineko 998 landare konfiskatu dituzte.
Atzemandako materiala kontuan izanda, gutxienez, urtean bost uzta "oparo" ateratzeko moduan zeuden atxilotuak, Guardia Zibilak jakinarazi duenez.
Bestalde, atxilotuek elektrizitatea lapurtzen zuten, lorategian ezkutatuta zuten kable berezi bati esker.