Gizartea -
EGURALDIA
Astelehenera arte luzatu dute izotzagatik ezarritako abisu horia
Atzo bezala, izoztuta esnatu dira Euskal Herriko bazterrak gaur. Araban jaitsi dira gehien termometroak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Izotzagatik ezarritako abisu horia astelehenera arte luzatu du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak, datozen orduotarako ere hotz handia iragarri baitu Euskalmetek. Urteberri egunetik dago ezarrita abisu horia.
Gaur goizean zero azpitik zortzi graduraino jaitsi da termometroa Euskal Herriko hainbat tokitan. Araban egin du hotzen: Ozaetan, esaterako, -8,2 graduko tenperaturarekin esnatu dira gaur.
Euskalmeten arabera, bihar ere izotza nagusituko da: lurraldearen erdi eta hegoaldean aldaketa handirik ez da espero, eta giroa eguzkitsua izango da. Kantauri isurialdean, aldiz, behe-hodeiak agertuko dira.