Gizartea -
Gipuzkoa
Oñatin su hartu zuen eraikineko bizilagunak ezingo dira etxera itzuli bi hilabetean
Eraikinaren egiturak ez du kalterik, baina eskaileraren segurtasuna ezin da bermatu. Horregatik, bi hilabeteko lanak egingo dituzte bertan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Larunbatean Oñatin (Gipuzkoa) su hartu zuen eraikineko auzokideak ezin izango dira etxera itzuli bi hilabetean, sugarrek kaltetutako eskailerak konpondu arte.
Mikel Biain alkateak azaldu duenez, Udala kaltedunentzako balizko konponbideak aztertzen ari da, eta bihar proposamen bat helaraziko die. Guztira, hiru bikote eta horien seme-alabak bizi dira eraikinean.
Sua 03:25ean piztu zen, larunbatean, Maiatzaren Bata plazako laugarren zenbakian. Horren ondorioz, eraikina erabat hustu behar izan zuten, eta 12 pertsona artatu behar izan zituzten, kea arnastu zutelako.
Eraikinaren egiturak ez du kalterik, baina eskaileraren segurtasuna ezin da bermatu. Horregatik, bi hilabeteko lanak egingo dituzte bertan.