Gizartea -

Zamudioko Parke Teknologikoa

Oncomatryxek kapitala handitu du pankreako eta biriketako minbizien ikerketarako

Tumoreen eta horiek inguratzen dituzten zelulen kontrako farmako eta sendagai pertsonalizatuak sortzen ditu Zamudioko Parke Teknologikoan egoitza duen enpresa horrek, 2010az geroztik.

Oncomatryxek kapitala handitu du. ETBren bideo batetik ateratako irudia
Oncomatryxek kapitala handitu du pankreako eta biriketako minbizien ikerketarako
Oncomatryxek kapitala handitu du. ETBren bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oncomatryx enpresak 9 milioi euroan handitu du kapitala, saiakuntza klinikoei eta pankreako eta biriketako minbiziaren aurkako farmakoen ikerketari aurre egin ahal izateko.

Tumoreen eta horiek inguratzen dituzten zelulen kontrako farmako eta sendagai pertsonalizatuak sortzen ditu Zamudioko Parke Teknologikoan egoitza duen enpresa horrek, 2010az geroztik. Horrekin, besteak beste, tumoreak immunoezabatzea, zabaltzea eta metastasia sortzea saihestu nahi dute.

Horretarako, OMTX705 medikamenduarekin antigorputzak eta molekula zitotoxikoak batzen dituzte, mota horretako minbizien estadio larriak tratatu ahal izateko. Izan ere, oraindik ere, heriotza-tasa altua dute gaixotasun horiek.

Teknologia berritzaile horrek bide berria ireki dio minbiziaren aurkako borrokari. Alde batetik, tumoreen kontrako karga oso altua duen antigorputz jakin bat zuzendu dezakeelako, albo-ondoriorik gabe. Bestetik, tumorea inguratzen duen estromaren aurka egiten duelako bete-betean, tumorearen kontra zuzenean jo beharrean.

Kapitala handitzeko egitasmoan enpresa horretako gaur egungo bazkideek, Ekarpen, BBK eta Family offices inbertsio elkarteek, Deloittek eta Norgestion aholkulari finantzarioek eta Cuatrecasas eta GBP-LEGAL aholkulari legalek parte hartu dute. Kapital handitze horri esker, OMTX705 farmakoa erabilita, probak egin ahal izango dituzte pankreako edota biriketako minbizia duten pertsonekin, hemezortzi hilabetez.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Minbizia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Zamudio