Gizartea -
sei salaketa aurkeztu dituzte
Sexu-abusuen aurkako manifestazioa egingo dute Basaurin
Biktimei babesa erakusteko manifestazioa deitu dute Basauriko auzotarrek.
EITB.EUS
Basaurin, duela gutxi eratutako auzotarren elkarte batek sexu-abusuen aurkako eta biktimen aldeko manifestazioa deitu du biharko, urtarrilaren 12rako, herriko futbol teknikari baten aurka sexu-abusuak egotzita aurkeztutako sei salaketen harira. Manifestazioa 18:30ean hasiko da, Arizgoiti plazan.
Sara Gutierrez elkarteko kideak eitb.eus-i jakinarazi dionez, "sexu-abusuak gaitzestea eta biktimak laguntzea nahi dugu, erakundeek ezer ere ez baitute egin".
Elkaretak gogora ekarri duenez, sei dira jada futbol entrenatzaile ohiaren aurka sexu-abusuak egotzita aurkeztu diren salaketak. Ildo horretan, "gertatutakoaren larritasuna ikusita, erakundeek, Udalak edo futbol eskolak ez dituzte neurririk hartu, ezta biktimak babestu ere". "Gurasoen elkarteak erakundeek baino lan handiagoa egiten ari dira", esan du Gutierrezek. Gainera, "horrelakoak berriro gertatu daitezkeela" salatu du.
Larunbat honetako manifestazioa elkarteak deitzen duen lehenengoa da, baina ez dute baztertzen etorkizunean beste batzuk deitzea.