Gizartea -

sei salaketa aurkeztu dituzte

Sexu-abusuen aurkako manifestazioa egingo dute Basaurin

Biktimei babesa erakusteko manifestazioa deitu dute Basauriko auzotarrek.

Garaitza elkartearen sexu-abusuen aurkako elkarretaratzea. ETBren bideo batetik ateratako argazkia
Sexu-abusuen aurkako manifestazioa, Bilbon
Garaitza elkartearen sexu-abusuen aurkako elkarretaratzea. ETBren bideo batetik ateratako argazkia

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Basaurin, duela gutxi eratutako auzotarren elkarte batek sexu-abusuen aurkako eta biktimen aldeko manifestazioa deitu du biharko, urtarrilaren 12rako, herriko futbol teknikari baten aurka sexu-abusuak egotzita aurkeztutako sei salaketen harira. Manifestazioa 18:30ean hasiko da, Arizgoiti plazan.

Sara Gutierrez elkarteko kideak eitb.eus-i jakinarazi dionez, "sexu-abusuak gaitzestea eta biktimak laguntzea nahi dugu, erakundeek ezer ere ez baitute egin".

Elkaretak gogora ekarri duenez, sei dira jada futbol entrenatzaile ohiaren aurka sexu-abusuak egotzita aurkeztu diren salaketak. Ildo horretan, "gertatutakoaren larritasuna ikusita, erakundeek, Udalak edo futbol eskolak ez dituzte neurririk hartu, ezta biktimak babestu ere". "Gurasoen elkarteak erakundeek baino lan handiagoa egiten ari dira", esan du Gutierrezek. Gainera, "horrelakoak berriro gertatu daitezkeela" salatu du.

Larunbat honetako manifestazioa elkarteak deitzen duen lehenengoa da, baina ez dute baztertzen etorkizunean beste batzuk deitzea.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Basauri Bizkaia Delituak azken ordukoa Salaketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Sexu erasoak Umeak azken ordukoa