Gizartea -

MALAGA

Malagan ur putzu batera erori den bi urteko haur baten bila ari dira

Oraingoz erreskate taldeek ez dute ur putzuaren hondora iristea lortu. 110 metro sakon eta 25 zentimetro zabal da zuloa.

Erreskate taldeak haurraren bila ari dira. Argazkia: EFE
Erreskate taldeak haurraren bila ari dira
Putzu batera eroritako umearen bila jarraitzen dute Malagan

1:14

AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igande honetan Malagan ur putzu batera erori zen bi urteko mutikoaren bila jarraitzen dute erreskate taldeek. Dena den, oraingoz ez dute haurraren berririk.

Erreskate taldeak gau osoan lanean aritu dira, oraingoz emaitzarik gabe, Andaluziako Larrialdi Zerbitzuek EFE albiste agentziari jakinarazi diotenez. 110 metro sakon eta 25 zentimetro zabal da putzua.

Haurra topatu ez badute ere, gauean edalontzi bat eta haurrak zeraman goxoki poltsa bat aurkitu dituzte.

Atzo gauean kamera bat 75 metrora jaistea lortu zuten, eta luizi baten ondorio izan daitekeen lur metaketa antzeman zuten sakonera horretan.

"Materiala erortzen ari da, trinkotu egiten da, hezea da eta ingurua hotza da,... Laburbilduz, ez da erraza arakatzen jarraitzea", azaldu du Maria Gamez Espainiako Gobernuak Malagan duen ordezkariak. Hala eta guztiz ere, zuloan behera bidea egiten ari direla nabarmendu du.

Atzo ordubiak geroztik ehun pertsona inguru parte hartzen ari dira bilaketa operatiboan.

Aipaturiko putzua ur prospekzioak egiteko zulo bat da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluzia Espainia bideoak Gizartea Albisteak Gaur Albisteak