Gizartea -

Gertakaria

Epaileak aske utzi du Bilbon amaren heriotzagatik atxilotutako gizona

56 urteko gizasemeak ez omen zuen ama artatu hura jausi zenean, eta ikertzaileen ustez, horregatik hil zen emakumea. Zuhurtziagabekeria larria egotzi diote.

56 urteko gizonezkoa atxilotu zuten unea. Argazkia: Iker Salgado
56 urteko gizonezkoa atxilotu zuten unea.
56 urteko gizonezkoa atxilotu zuten unea. Argazkia: Iker Salgado

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Epaileak libre utzi du zuhurtziagabekeria larria egotzita astelehenean Bilbon atxilotutako gizona, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. 82 urteko emakumea hilda topatu eta semea atxilotu zuten, eroriko baten ostean hura artatu ez zuelakoan.

56 urteko gizonezkoa atzo eraman zuten Bilboko guardiako epaitegira, eta deklarazioa hartu ondoren, aske uztea erabaki zuen epaileak. Jaurlaritzak ez du bestelako xehetasunik eman.

Emakumearen gorpua astelehenean topatu zuten San Ignazio auzoko bere etxean.

Ikertzaileek ondorioztatu zutenez, zuhurtziagabekeria larri baten ondorioz jazo zen heriotza. Emakumeak erorikoa izan ei zuen bezperan, baina ez zioten laguntzarik eman. Horregatik hil omen zen. Hala, semeetako bat atxilotzea erabaki zuten agenteek. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Ertzaintza Gizartea Eguneko albisteak Albisteak